XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tripa ez du betetzen hiriko aizeak,
baizik lurretik bildu janari maiteak;
zuretzat ez balira bermatzen bertzeak,
luzaro gabe hilen zintuzke goseak.

Goseak hilen nauen ez dago beldurrik,
gaurko osagarriak badiraut, segurik;
zernahiz jabetzen da, dirudun delarik,
jateko ez dut zure lurraren beharrik.

Egun batez haragi, arraina bertzean,
ogia harmairuan, ilarrak eltzean:
guziak diru truke dituzu etxean;
non bila zinezazke, guk sortu ezean?.

Pertsulariak:
Baserritar tontoak holako galdera!
Durduzatuko zuen abokat bat bera.

Auzia trenkatu zen hortikan aurrera,
hiritarrak etzuen hinkikan atera.

Behar dela hiritar dudarikan ezta,
bainan lur-langilea beza errespeta;
eduki arren diruz sakelak beteta,
jangairik ez badago, akabo da besta.